'Bada zer' saioaren hurrengo atala, bihar Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko ots. 26a, 11:18

Bihar eskainiko du Guka Telebistak Bada zer erreportaje sortaren hurrengo atala, bigarren denboraldiko hirugarrena. Saio horretan entzumena izango da jorratuko duten zentzumena, eta musika elektronikoa, protagonistak uztartuko dituena: Munizzio eta Albi DJ azkoitiarrak, eta Maitx zumaiarra.

Oraingoan, izango da zer entzun. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko hirugarren atala eskainiko du bihar Guka Telebistak, 22:00etan hasita. Entzumena izango da saioan jorratuko duten zentzumena, eta musika elektronikoa, protagonistak lotuko dituen elementua: alde batetik, Haitz Munizio Munizzio eta Xabi Albizuri Albi BLN Musik kolektiboko kideak; eta bestetik, Migel Gutierrez Maitx DJa.

Bihar telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta ostiral goizetik aurrera ikusi ahal izango da Gukaren webgune guztietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide