'Bada zer' saioaren hurrengo atala, gaur Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko mar. 13a, 11:00

Gaur eskainiko du Guka Telebistak Bada zer erreportaje sortaren hurrengo atala, bigarren denboraldiko laugarrena. Saio horretan usaimena izango da jorratuko duten zentzumena, eta Unai Rubio enologo zumaiarra eta Luix Fernandez botikari azkoitiarra izango dira protagonistak.

Oraingoan, izango da zer usaindu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko laugarren atala eskainiko du gaur Guka Telebistak, 22:00etan hasita. Usaimena izango da saioan jorratuko duten zentzumena,Unai Rubio enologo zumaiarra eta Luix Fernandez botikari azkoitiarra izango dira protagonistak.

Gauer telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta bihar goizetik aurrera ikusi ahal izango da Gukaren webgune guztietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!