'Dabilen harriari...' saioa, astearte iluntzero Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko mar. 24a, 12:23

Begoña Galarraga errezildarra izango da Dabilen harriari... saioko bigarren protagonista, bihar, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan.  

Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Begoña Galarraga errezildarrari ere ez. Bera izango da protagonista Guka Telbistaren Dabilen harria... saio berriaren bigarren atalean. Garai bateko kontuak eta bere bizipenak kameren aurrean eta hizkera biziz berrituko ditu, bihar, asteartea, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan. Asteazken goizetik aurrera, berriz, ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!