Albistegia

'Bada zer' saioaren bigarren denboraldiko azken atala, bihar Guka Telebistan

Guka Telebista

Bihar eskainiko du Guka Telebistak Bada zer erreportaje sortaren hurrengo atala, bigarren denboraldiko azkena. Saio horretan ukimena izango da jorratuko duten zentzumena, eta Oihane Arriaga areto dantzari zumaiarra eta Oiana Blanco judoka ohi oriotarra izango dira protagonistak.

Oraingoan, izango da zer ukitu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko bosgarren eta azken atala eskainiko du bihar Guka Telebistak, 22:00etan hasita. Ukimena izango da saioan jorratuko duten zentzumena, eta kontaktuak elkartuko ditu bi protagonistak: Oihane Arriaga areto dantzari zumaiarra eta Oiana Blanco judoka ohi oriotarra..

Bihar telebistan bota ostean, ostital goizetik aurrera atal hori eta aurreko guztiak ikusgai izango dira Gukaren webgune guztietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide