Sotoan izan da Maria Blanco zestoarra. Ofizioa bestelakoa duen arren, ezaguna da umoregilea, aktorea, aurkezlea, dantzaria eta batez ere saltsera delako. Zestoaz, bakarrizketek eta umore saioek Euskal Herrian duten lekuaz eta beste hamaika kontutaz aritu da solasean Maddi Txintxurreta kazetariarekin.