Zumaiako emakumeek gaur berriro erakutsi dute Kontxako bandera irabazteko gai direla. Abuztuan San Juan aurretik izan da gehienetan, baina gaurko sailkatze estropadan nabarmen izan dira onenak zumaiarrak. Hibaikari eta Oriori 14 segundo atera dizkio Zumaiak, eta gaur laugarren izan den San Juani 19. Lauren artean jokatuko dute aurtengo Kontxako Bandera.
Gizonen estropadan, igotzeko kanporaketan aurkari izango dituen traineruekin indarrak neurtzeko aukera izan du gaur Zumaiak. Kanporako lanetan nahikoa parean izan dira Getaria (11.13), Zumaia (11.16) eta Portugalete (11.17); Mugardos atzerago (11:30). Baina bueltako luzean eskasago aritu dira zumaiarrak. Getariak estropada bikaina egin du eta 20.58ko denborarekin 10. izan da sailkapen nagusian. Portugalete 11. izan da 21:01eko denborarekin, eta Zumaia 14. 21:12ko denborarekin. Mugardos izan da lauren artetik azkena, 21:22ko denborarekin. Hor erreferentziak, zerbaitetarako balio badute.
Banderaren jokoan zazpi traineru hauek izango dira hurrengo bi igandetan: Bermeo (20:10), Hondarribia (20:11), Orio (20:14), Kaiku (20:17), San Pedro (20:28), Tiran (20:30), San Juan (20:34) eta Donostiarrak –antolatzailea–. Aipatzekoa zazpigarren postua 34 ehuneneko aldearekin erabaki dela San Juanen alde, Astilleroren kalte.
Sailkapenak:
Emakumeak
1.Zumaia: 11:12
2.Hibaika: 11:27
3.Orio: 11:27
4.San Juan: 11:31
5.Cabo: 11:52
6.Getaria - Zarautz: 11:57
7.Donostiarra: 12:22
8.Chapela: 12:36
9.Hernani: 12:37
10.Oiartzun: 13:05
11.Colindres: 13:23
Gizonak
1.Urdaibai: 20:10
2.Hondarribia: 20:11
3.Orio: 20:14
4.Kaiku: 20:17
5.San Pedro: 20:28
6.Tiran: 20:30
7.San Juan: 20:34
8.Astillero: 20:34
9.Cabo: 20:45
10.Getaria: 20:58
11.Portugalete: 21:01
12.Isuntza: 21:05
13.Deustu: 21:12
14.Zumaia: 21:12
15.Ondarroa: 21:13
16.Amegrove: 21:18
17.Mugardos: 21:22
18.Zierbena: 21:25
19.Zarautz: 21:30
20.Pedreña 21:33
21.Ares: 21:34
22.Hibaika: 21:55
23.Castropol: 22:05
24.Oiartzun 23:13