Dantzari amaitu dute Euskal Jai eguna herritarrek

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 12a, 08:29

Goizean bezala, arratsaldean ere izan zen zer gozatua atzokoan herriko hainbat txokotan: Amaia plazan eta Eusebio Gurrutxaga plazan dantzaldiak izan ziren, baita sagardo dastaketa ere azken plaza horretan. Odietan, berriz, talo postua jarri zuen Erkibe elkarteak.

Euskal Jai eguna gogotik ospatu zuten atzo zumaiarrek goizean goizetik hasita. Alde Zaharrean azoka koloretsua egon zen, eta Oihana Iguaranek eta Sustrai Colinak bi bertso saio eskaini zituzten balkoitik balkoira, bata udaletxean, eta, bestea, Kofradian. Eusebio Gurrutxaga plazan herri bazkaria ere izan zen. Ikus hemen goiz parteko argazkiak eta bideoa.

Arratsaldean, berriz, dantza saioek hartu zuten protagonismoa. Joxe Mendizabalekin haur eta gaztetxoentzat dantzaldia izan zen Amaiako plazan, eta Eusebio Gurrutxaga plazan ere Soinuz Blai taldeak eskaini zuen dantzaldia, eta Sutan Txarangak ere bertatik hasi zuen kalejira. Plaza horretantxe egin zuten, gainera, sagardo dastaketa, eta talo postua ere jarri zuen Erkibe elkarteak herritarren eta bisitarien sabelak goxatzeko. Joselu Anaiak taldearen kontzertuarekin amaitu zen eguna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide