Nina filma emango dute asteburu honetan Aita Mari aretoan. Andrea Jaurrieta iruñarraren bigarren film luzea da hau (2018ko Ana de diarekin egin zuen debuta), eta Patricia López Arnaiz, Darío Grandinetti, Aina Picarolo eta Iñigo Aranburu ditu aktore lanetan.
Western kutsua duen mendeku baten historia kontatzen du film honek. Ninak hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki zuen, eskopeta bat poltsan zuela eta helburu bat zuela: Pedro idazle ospetsuaz mendekatzea. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera bultzatuko du.
Filma gaur, bihar eta etzi emango dute Aita Mari aretoan, 19:30ean. Sarrerak aurrez salgai eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.