76 urte dira palestinarrek Nakba eguna ospatzen dutela. Hondamendiaren eguna, alegia. Orduan sortu zuten estatu judua, eta ordutik palestinarrek pairatzen duten erbestea salatzen dute urtero maiatzaren 15ean. Zumaian, esaterako, bi mobilizazio izan dira palestinaren askatasuna aldarrikatzeko.
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak egindako deiari erantzunez, bailarako herritar ugari elkartu zen 19:00etan atzo Saregile plazan. Gernika parkean, berriz, kanpaldia egin zuten Zumaiako 11 eragilek – Darahli Sahararen aldeko elkartea, ELA, Ernai, ESK, Zumaiako Mugimendu Feminista, Zumaiako Gazte Asanblada, Gure Esku, Zumaiako Pentsiodunen Mugimendua, LAB, Sare Herritarra eta Sortuk– deituta, eta herritar andana batu zen Talaiperaino egin zuten martxan.