Albistegia

'Yo capitan' filma ikusi ahal izango da bihar Aita Marin, zine forum saioan

Maria Maya Manterola

Matteo Garroneren film italiarra hautatu du Ostarrena zine klubak aste honetako saiorako. Zenbait sari eskuratu ditu filmak, Zinemaldiko Ikuslegoaren saria, esaterako.

Bihar, ostegunez, zine forum saioa izango da Aita Mari aretoan. Ostarrenak Yo capitan filma hautatu du saio horretarako: iazko pelikula italiarra da, Matteo Garronek zuzendurikoa, eta sari ugari eskuratutakoa. 

Ohi bezala, 19:00etan emango diote hasiera emanaldiari. Sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira saioa hasi aurretik, 5 euroren truke. 

Sinopsia

Seydou eta Moussa Dakar utzi duten bi gazte dira Europarako bidean. Odisea garaikidea basamortuko arriskuetan, Libiako atxilotze-zentroetako izugarrikerietan eta itsasoko arriskuetan zehar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide