Asteburu honetan ere bi film emango dira Aita Mari aretoan. Gaur, bihar eta etzi Siempre nos quedará mañana film italiarra ikusteko aukera izango da. Bihar arratsaldean Deep sea animaziozko pelikula ere emango da.
Paola Cortellesi aktoreak zuzendari gisa egin duen lehen filma da Siempre nos quedará mañana. Zuri beltzezko lana, 1940ko hamarkadako Italian girotuta dago. Udaberria da, eta familia osoa aztoratuta dago alaba nagusi maitearen, Marcellaren, berehalako konpromisoarekin, zeinak, bere aldetik, klase ertaineko mutil atsegin batekin, Giuliorekin, azkar ezkondu eta azkenean familia deseroso horretatik libratzea besterik ez baitu espero.
Filma gaur, bihar eta etzi emango da, 19:30ean. Sarrerak aurrez salgai daude hemen.
Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, Deep sea animaziozko lana emango dute. Saioa euskaraz izango da. Sarrerak hemen eros daitezke.
Hemen ikus daiteke trailerra.