Ander Hormazuri: "Gauza txikiei nola begiratu, hori da liburu honekin ikasi dudana"

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 30a, 11:00

Biodibertsitateari buruzko apunteak argitaratu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Ander Hormazuriren (Zumaia, 1966) ilustrazioek jantzi dituzte Alberto Luengo biologoaren hitzak.

Europako Geoparkeen Asteko egitarauaren barruan aurkeztu zuten pasa den astean Deban (Gipuzkoa) Biodibertsitateari buruzko apunteak liburua. Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herrietako biodibertsitateari buruzko entziklopedia edo gida baino, "lurralde txiki honetako espezieekin eta tokiekin izandako topaketei buruzko kontakizun pertsonala" ondu dute Alberto Luengo biologoak eta Ander Hormazuri artista zumaiarrak. Liburua salgai dago Debako, Mutrikuko (Gipuzkoa) eta Zumaiako turismo bulegoetan, 30 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide