Albistegia

Euskal Herriko Joaldunen Festa, bideoan

Mireia Galarza Bastida

Eguraldiak lagun, herriko kaleak zeharkatu zituzten joareek, eta momentu hunkigarriak ere egon ziren bertan. 

Joaldunez bete zen atzokoan Zumaia. Guztira Euskal Herri osoko 123 joaldun elkartu ziren Zumaiako kaleetan, eta ikusmin berezia piztu zuten. Eguraldiak lagun, herriko kaleak zeharkatu zituzten, eta momentu hunkigarriak ere egon ziren bertan. 

Hain zuzen ere, Inpernupeko joareek Joxe Aizpurua taldeko kidea omendu zuten, taldea sortzeko egin zuen "motor lanagatik". Bideoak Jon Maia bertsolariak abestutako bertsoak ere biltzen ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide