Aitor Agirre eta Maite Urteaga txapeldun, Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan

Guka Telebista 2024ko eka. 12a, 12:33

Atzo, asteartea, Aizarnazabal eta inguruetan jokatu zituzten Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketak. Aitor Agirre eta Maite Urteaga zumaiarrak nagusitu ziren, eta atzoko erlojupeko txapelketak honako bideo honetan ikus daitezke.

Aitor Agirre eta Maite Urteaga zumaiarrek jantzi zuten atzo, asteartea, Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketako txapela. Laboral Kutxa taldeko Agirre 23 urtez azpiko gizonik azkarrena izan zen, eta Eulen Nuuk taldeko Urteaga emakumeen elite mailako onena. Gizonetan, 23 urtez azpiko, junior eta txirrindularitza egokituko probak egin zituzten, eta emakumeetan, elitekoena, 23 urtez azpikoena eta juniorrena.

Honako bideo honetan atzoko txirrindulari txapelketaren bideo laburpena zein mailaz mailako irabazleen hitzak ikusi eta entzun daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide