Un año difícil film frantziarra ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Gaur, bihar eta etzi emango dute, 19:30ean. Sarrerak salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.
Oliver Nakache eta Eric Toledano zinemagileen azken lana da asteburuan Zumaian emango dena. Intocable (2011) filmarekin egin ziren ezagun, eta ondoren etorri ziren, besteak beste, Samba (2014) edo Especiales (2019).
Sinopsia
Albert eta Bruno erosle konpultsiboak dira, zenbaki gorri eta zorpetuetan daude. Ingurumen-aktibista gazteen talde bat ezagutzen dute, eta, garagardoak eta patata frijituek beren argudioek baino gehiago erakartzen dituztenez, pixkanaka mugimenduan integratuko dira konbikziorik gabe... aprobetxatzen saiatzeko.