Hasi da hondartza denboraldia

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 15a, 15:00

Bandera horiarekin ekin dio Itzurunek hondartza denboraldiari. Irailaren 15a bitartean, sorosleak egunero egongo dira Santiago eta Itzurun hondartzetan. 

Ostarteekin argitu du egunak Zumaian, atzoko zaparraden ondoren. Hondartza denboraldiko lehen eguna da gaur, ekainak 15, eta hiru hilabetez, sorospen zerbitzua izango da martxan Itzurunen eta Santiagon. 

Bandera horiarekin eta hondartza hutsik ekin diote hondartza denboraldiari, Itzurunen bederen. Gaurtik, TAO sistemaren udako aldia ere indarrean da. 

Erlazionatuak

Bihar hasiko da udako TAO aldia

Juan Luis Romatet eka 14 Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide