Larunben aurkitutako aldareari bertsoak jarri dizkio Jon Maiak

Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 14:00

Aranzadi zientzia elkarteak eskatuta, Larunben egindako aurkikuntzari kantatu dio zumaiarrak.

Larunben, Arriaundi mendiaren tontorrean dagoen aztarnategian, Larrahe baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek. Horren berri eman zuten ekainaren 15ean Larunbe bertan. Aurkikuntza ezagutzera emateko asmoarekin, bertso batzuk eskatu zizkioten Jon Maiari, baita aztarnategian bertan bideo bat grabatu ere bertsolariarekin.

Hemen ikus daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide