Olinpiar Jokoak 2024

Kauldi Odriozola: "Jokoetan lehiatzea jokalari batentzako handiena da"

Juan Luis Romatet-Urtzi Oteiza 2024ko uzt. 10a, 09:30

Parisen uztail amaieratik aurrera jokatuko diren Olinpiar Jokoetan Espainiako selekzioarekin lehiatzeko aukera izango du eskubaloi jokalari zumaiarrak.

Denboraldia ezin modu hobean amaituko du Kauldi Odriozola (Zumaia, 1997) eskubaloi jokalariak. Nantes klubarekin Frantziako Kopa irabazi du aurten, eta liga irabazteko borrokan izan da azken partidura arte: puntu bakarra izan da liga irabazi duen Paris Saint Germain eta bigarren egin duen Bretainiako klubaren artean. Orain, uda honetan Parisen egingo diren Olinpiar Jokoetan parte hartuko duela jakin du. Zumaian igaro dituen atseden egunetan elkarrizketatu du GUKAk.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide