Maiatzean zendutako Koldo Landaluze Zumaiako bizilaguna oroitu zuten atzo, ostirala, Zumaian. Herrian bertan eta herritik kanpo sona handia izan zuen Kalea Guztiona Da mugimenduak eta haren lagunek antolatu zuten ekitaldia, Landaluze "kalean eta festa giroan" oroituz. Erribera kaleko muralaren gerizean dozenaka lagun elkartu ziren, eta Landaluzek berak Egin irratian egindako kontakizunak musikarekin eta hari buruzko hitzekin zein lanekin tartekatu zituzten, emozio handiko uneak sortuz.
Honako bideo honetan ikus daiteke osorik atzo arratsaldean Landaluzeri egindako omenaldia bideoan.