Festak ez du etenik Arroabean

Intza Trula 2024ko uzt. 20a, 15:00

Paella lehiaketarekin eta bazkariarekin hasi dute karmenetako larunbata. Arratsaldean eta gauean, berriz, gustu guztietako herritarrentzako musika emanaldiak izango dira auzoan. 

Festa giroan murgilduta jarraitzen dute Arroabean, eta gaur, hain justu, jaietako azkenaurreko eguna ospatzen ari dira han.

10:00 aldera hasi dira gerturatzen paella lehiaketako parte hartzaileak frontoira. Paellarik hoberena egiteko osagaiak zorrotik atera, suak piztu eta guztia ondo antolatu ostean ekin diote lanari. Jarraian, 14:00 aldera, lagun mordoa elkartu da bazkarian.

Kantuz alaitutako bazkalondoaren ostean, 19:00etatik aurrera Tocan 2 La Polla taldeak jarriko du musika auzoan, baina iluntzean ere izango da musikaz gozatzeko aukera: Skareggekasko eta Gabezin taldeek kontzertu bana eskainiko dute plazan 23:00etan hasita, eta Mikerinos DJaren saioarekin amaituko da gaurko eguna.

Astelehenean hasi zituzten Karmen Jaiak Arroabean, Karmentxuren ongietorriarekin. Asteartean, herri kirol erakustaldiaz eta sagardo dastaketaz gozatu zuten, eta ostegunean jubilatuen txanda izan zen. Ostiralean, berriz, Umeen Eguna ospatu zuten. Bihar amaituko dira aurtengo Karmen jaiak, eta honakoa da egitaraua:

Egitaraua:

Uztailak 20, larunbata

  • 17:00. Bazkalondoa kantuz alaituta.
  • 19:00. Tocan 2 la polla.
  • 23:00. Kontzertuak: Sukena, Tapia eta Leturia Band eta Bad Sound Sister.

Uztailak 21, igandea

  • 10:00. Idiakaitz txistulariak.
  • 12:30. Umeen dantza emanaldia.
  • 13:00. Munduko Platerak.
  • 17:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 18:30. Izer eta Alabier.
  • 22:00. Bandera jaitsiera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide