Albistegia

'Eraitsi SL' kale antzerkia ikusi ahal izango da gaur Odietan

Juan Luis Romatet

Familia guztiarentzako ikuskizuna proposatuko du Goitibera konpainiak. Saioa 20:00etan hasiko da Odieta pilotalekuan.

Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldez Odieta pilotalekuan. 20:00etan hasita, Goitibera antzerkia konpainiak Eraitsi SL kale antzezlana aurkeztuko du pilotaleku zaharrean. 

“Zaharra eraitsi, berria eraiki!” leloari jarraikiz, espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen adin guztientzako kaleko ikuskizuna da Goitiberak proposatzen duena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide