Albistegia

Musika eta bideoaren uztartzearekin gozatu dute Musika Jaialdiko bigarren egunean

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 1a, 11:30

Maria Zubimendik eta Jokin Guridik musika eta irudia bateratu zituen kontzertua eman zuten atzo gauez Alondegiko Oxford aretoan. Entzuleek bete egin zuten Zumaiako erakusketa aretoa.

Zumaiako 40. Musika Jaialdiko bi kontzertu izan ziren atzo. Arratsaldez, klarinete doinuak entzuteko aukera izan zen Mari kaleko plazatxoan. Gauez, berriz, Maria Zubimendi akordeoi-jotzaile zumaiarrak eta Jokin Guridi bideo-artistak musika eta irudiak uztartu zitun emanaldia eskaini zuten bete egin zen Alondegiko Oxford aretoan. 

Musika garaikidea eta barrokoa; doinuak, testurak, tinbreak eta, hori guztia jantziz, bideoak aurkitu zituzten atzo gauez Zumaiako erakusketa aretora bertaratu zirenek. Amaitzeko, bis gisa, bideoan ikus eta entzun daitekeen Astor Piazzollaren Chiquillin de Bachin jo zuen Zubimendik. 

Bideoaren egilea: Miriam Romatet.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide