Katxaperoen jaurtiketak eman die hasiera goizean Euskal Jai Eguneko ekitaldiei. Goizez, azoka izan da Zumaiako alde zaharreko plazatxo eta kaleetan. Jakiak, baina baita oinetakoak edota burdinarekin edo ehunekin egindako produktuak aurkitu dituzte, besteak beste, herritarrek zein bisitarekin. Eguerdian, bertso saioa izan da udaletxean, balkoitik balkoira. Herri bazkariaren ondoren, arratsaldean, sagardo dastatzea izango dute Zumaian.