Zinema aretoko proiektorearekin abuztuan zehar izandako arazoak konponduta, filmak ematen hasi dira berriro ere Aita Marin. Hala, datorren asteburuan Odio el verano komedia espainiarra emango dute Zumaiako aretoan. Julian Lopez, Kira Miro eta Jordi Sanchez aktore dituen lana gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean hasita.
Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.