Zumaia Swing jaialdiak emandakoa, ikusgai

Aritz Mutiozabal - Maialen Etxaniz 2024ko ira. 1a, 14:00

Hirugarren urtez, swing eta jazz erritmoen topaleku bihurtu zen atzokoan Zumaia. Makina bat lagun aritu ziren gustura dantzan, herritarren begiradapean.

Donosti Lindy Hop dantza eta kultur elkarteak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, III. Zumaia Swing jaialdia antolatu zuen atzo. Eguerdian, Rumblin' Groove Jazz Band taldeak girotuta, hainbat bikote aritu zen dantzan kofradia aurreko plazatxoan. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 70-80 lagun elkartu ziren ekimenera eta ondorengo bazkarira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide