Lehen marmoka heldu da Itzurun hondartzara

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 2a, 18:47

Gaur arratsaldean heldu da Itzurun hondartzara bainu denboraldiko lehen marmoka. Hondartzako sorosleek atera dute eta haien arabera zortzi bat kiloko pisua zuen.

Hondartza denboraldia amaitzear dela –irailaren 15ean bukatuko da– heldu da lehen marmoka Itzurun hondartzara. Itzurunen lan egiten duten sorosleen arabera, ez da halako itsas izakirik heldu Zumaiako areetara uda honetan gaur arte. Sorosle beraiek atera dute marmoka pala baten bidez eta poltsa batean sartu, bideoan ikus daitekeen moduan. Langile hauen arabera, izakiak zortzi bat kiloko pisua zuen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide