Elkarrizketak

Ibon Uranga: "Nik neuk ere nahi nuke festa egin eta gozatu"

Maria Maya Manterola | Gorka Eizagirre 2024ko ira. 12a, 10:00

Olagarro Eguneko sortzaileetako bat da Uranga. Antolatzen ariko den azken urtea du aurtengoa, eta omenaldia ere jasoko du antolatzaileen partetik. Gogotsu dago.

2004an ospatu zen lehenbizikoz Olagarro Eguna. Lagun talde batek sortu zuen, tartean, Ibon Uranga sukaldariak (Zumaia, 1963). Aurtengorako gogotsu da, azken urtea baitu boluntario lanetan, eta herri bazkaria prestatu ez ezik, urteotan guztiotan egindako lana eskertzeko omenaldia jasoko du bihar, egun handiaren bezperan. Zesta punta jaialdia izango da ostiralean, Aitzurin, eta haren seme Unai Urangak partida jokatu aurretik egingo diete sukaldariari eta Olagarro Eguneko gainerako sortzaileei eskertza ekitaldia. 

Hona hemen larunbateko egitaraua:

Olagarro Eguna

  • Goiz partean XVIII. Argazki Rallya. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.

  • 10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan elikagaien azoka.

  • 10:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.

  • 11:00. Kuadrillen arteko batel estropada, Olagarro Eguneko XVI. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.

  • Goiz partean, olagarro brotxetak Eusebio Gurrutxaga plazako eta Gernika parkeko txosnetan.

  • 11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943-14 31 00.

  • 11:00etatik 14:00etara atea zabalik Kofradian, arrainen salmenta aretoa ikusteko.

  • 11:15. hamaiketakoa olagarro harrapatzaile izandakoentzat.

  • 11:30. herriko txistularien kalejira Astindu taldearekin.

  • 12:30. Kalejira Zutrik trikitilarien eskutik.

  • 14:30. Herri bazkaria, Sagarbideko aterpean.

  • 11:00. Flyscheko olagarroa bisita gidatua euskaraz (gaztelaniaz 12:30ean) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: geoparkea.eus.

  • 17:00etatik 19:00etara atea zabalik Kofradian, arrainen salmenta aretoa ikusteko.

  • Arratsaldez, olagarro brotxetak txosnetan.

  • 18:30. Hamarru elektrotxaranga herriko kaleetan.

  • 19:30. Kofradian, Olarro eguneko XVI. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.

  • 22:00. Kofradian, erromeria Soinuz Blai taldearekin.

  • 22:00. Dj Luji eta Dj Loti Amaia plazan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide