Albistegia Olagarro Eguna

Lanean nahiz festan, guztiek gozatzeko eguna

Urtzi Oteiza eta Intza Trula

Urtero legez, ehunka herritar zein bisitari erakarri zituen atzo Olagarro Egunak. Jan-edanerako egun paregabea izan bazen ere, jolaserako eta dantzarako tartea ere izan zuten festara batu zirenek.

Festarako aitzakia bikaina izan zuten atzoko egunez Zumaian ibili zirenek, Olagarro Eguna ospatu baitzuten han. Lana erruz egin zuten goizean goizetik txosnetan brotxetak saltzen jardun zutenek, eta ehunka herritar zein bisitari izan ziren jaki preziatua dastatzeko ilara luzeak egin zituztenak. Horrez gainera, kuadrillen arteko batel estropada eta jolasak izan zituzten goizean herrian, baita txistularien zein trikitilarien kalejirak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide