Santiagoko landare espezie inbaditzaileak kendu dituzte auzolanean

Urtzi Oteiza eta Juan Luis Romatet 2024ko urr. 30a, 15:00

Santiago hondartzako duna sistema babesteko lanketa abiatu zuen Aranzadi zientzia elkarteak duela bi urte. Plangintza horren barruan, asteartean, landare espezie inbaditzaileak kentzeko auzolana egin zuten. Ekintza horren eta Santiagoko dunen inguruan hitz egin du Gukarekin Mari Azpirozek, Aranzadiko botanika saileko kideak.

Ez da izan lehen aldiz Santiagoko dunak babesteko ekintza bat egiten dutela, eta ez da azkenekoa izango, dunak bezalako habitat delikatu eta urriek zaintze lan handiak eskatzen dituztelako. Hala, atzo arratsaldez carpobrotus izeneko landarea inbaditzailea auzolan saioa egin zuten Santiagon. Hego Afrikako jatorria duen landarea da honakoa, eta dunetako bi dunetan zegoen zabalduta. Esku hutsez, erremintarik gabe, aritu ziren landare hori sustraitik ateratzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide