Balenciaga ontziolako lan gatazka

Balenciagako langileak kalera aterako dira, ontziola ez ixtea eskatzeko

Maria Maya Manterola

Balenciaga ontziolako irudi bat.

Azaroaren 29an, ostiralean, manifestazioa egingo dute, 18:00etan ontziolatik hasita. Aste honetan jakinarazi die zuzendaritzak langileei enpresa hartzekodunen lehiaketara joango dela eta jarduera etengo dutela.

Astilleros Balenciaga ontziola ez ixtea eskatzeko manifestazioa deitu dute langileek datorren ostiralerako, hilaren 29rako. Izan ere, enpresan langileen ordezkaritza duen LAB sindikatuaren arabera, oraindik badaude enpresa zabalik mantentzeko aukerak. Hain zuzen, hartzekodunen lehiaketa aurrera eramango duen administratzaileak urrian onartutako berregikuraketa planarekin jarraitzea erabaki dezake, sindikatuaren esanetan. Bitartean, Astilleros Balenciaga enpresa zabalik mantentzeko borrokan jarraituko dutela iragarri dute langileek. Ostiraleko mobilizazioa 18:00etan izango da, ontziolatik abiatuta.

Igaro berri den ostegunean jakinarazi zien Astilleros Balenciaga enpresako zuzendaritzak langileei enpresa hartzekodunen lehiaketara joango dela, Cofides inbertsio funtsak urriaren hasieran onartutako berregituraketa plana atzera bota ondoren. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide