'40 urte oholtzan' solasaldia, bideoan

Erredakzioa 2024ko abe. 4a, 15:00

Euskararen Egunez, 40 urtean oholtza gainean egindako ibilbideaz aritu zen atzo Jon Maia. Amagoia Mujika kazetariak elkarrizketatu zuen Zumaian, Aita Marin, lehenbizikoz duela lau hamarkada zapaldu zuen eszenatokiaren gainean. GUKAk osorik jaso zuen solasaldia, bideoan.

Larraina euskara elkarteak antolatuta, 40 urte oholtzan izeneko solasaldia izan zen atzo Aita Marin. Euskararen Eguna baliatu zuten Jon Maiak lau hamarkadatan eszenatokien gainean egindako ibilbideaz aritzeko. Amagoia Mujika kazetariak elkarrizketatu zuen zuzenean, eta luze eta zabal aritu ziren bertsogintzan, letragintzan nahiz bestelako sorkuntza esparru eta herri ekimenetan egindako lanaz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide