Gotzon Enbil: "Helegiterik ez bada, eta ez dugu uste egongo denik, ofiziala da Euskal pilota selekzioa"

Juan Luis Romatet-Mireia Galarza Bastida 2025ko urt. 2a, 09:30

Euskal pilota selekzioak ofizialtasuna lortu berri du, Nazioarteko Pilota Federazioak bozketa bidez onartu ondoren. Horren bueltan, pozik agertu da Gotzon Enbil federazioko presidentea. Dena dela, zumaiarrak kargua utziko du laster, zortzi urtetan zeregin horietan ibili ostean.

Nazioarteko Pilota Federazioak asanblada izan zuen hilaren 28an Iruñean (Nafarroa). Beste erabaki batzuen artean, Euskadiko Pilota Federazioaren ofizialtasuna ematea erabaki zuen. Horrek Euskal selekzioa nazioarte mailako txapelketetan lehiatzea ahalbidetuko du. Horren inguruan eta azken zortzi urteetan Euskadiko Pilota Federzioaren egindako lanaren inguruan hitz egin du Gotzon Enbil Federazioko presidenteak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide