Gaizka Sasiain: "McLaren talde historiko bat da eta onenen artera bueltatzea izango da erronka"

Mireia Galarza Bastida - Juan Luis Romatet 2025ko urt. 4a, 10:30

1 Formulako McLaren taldean egiten du lan Gaizka Sasiainek (Zumaia, 1982), aerodinamikako sailean. 26 urtez garaipenik izan gabe, iaz taldeen arteko txapelketa irabazi zuen automobil talde historikoak. Garaipenaz, taldean egiten duen lanaz, eta etorkizunera begira dituen asmo eta erronkez hitz egin du elkarrizketa honetan.

Erresuma Batuko Woking hirian bizi da Gaizka Sasiain, Londres hiriburuaren hego mendebaldera. Hiri horretan du egoitza McLaren 1 Formulako automobil talde historikoak, eta bertan egiten du lan zumaiarrak. Mila lagun inguruk egiten du lan autoen talde horretan, eta ehun inguruk Sasian partaide den aerodinamikako sailean. 

Urte positiboa izan zen iazkoa talde britainiarrarentzako, 26 urteren ondoren taldeen arteko 1 Formulako txapelketa irabazi zuelako. Milioika euro mugitzen dituen mundu horretan ezin geldirik egon, eta aurtengo denboraldian aterako duten auto berrian ari dira lanean. Ez hori bakarrik: 2026an araudi berria sartuko da indarrean 1 Formulan, eta hara begira ere bada McLaren. "Auto bakarra ez, bi diseinatu beharko ditugu batera", dio.

Neguko oporretan Zumaiara etorri da, eta elkarrizketa hau eskaini dio Gukari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide