Balenciaga ontziolako lan gatazka

Balenciagako langileek protesta egin dute gaur Donostian, PSE-EE kongresua egiten ari den tokian

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 15a, 19:27

Balenciaga ontziolako langileek gaur arratsaldean Donostian egin duten protestako une bat. (Utzitakoa)

Langileen ordezkariek azpimarratu dute "presa" dutela, denbora gutxi gelditzen delako egoera konpontzeko. Espainiako Ekonomia ministerioari eskatu diote soluzioa jar dezala berehala. PSOEko ordezkari batek erantzun die ontziolaren inguruan "elkarlanean " ari direla Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua.

Joan den urritik kolokan dago Balenciaga ontziolaren etorkizuna, eta harekin, baita enpresa horretako langileena ere. Horiek azarotik ari dira enpresak irekita jarrai dezan borrokan, eta gaur arratsaldean Donostian elkarretaratzea egin dute PSE-EE bere kongresua burutzen ari den tokiaren atarian. Langileen ordezkariek azpimarratu dute "presa" dutela, denbora gutxi gelditzen delako egoera konpontzeko. Espainiako Ekonomia ministerioari eskatu diote soluzioa jar dezala berehala. PSOEko ordezkari batek erantzun die ontziolaren inguruan "elkarlanean " ari direla Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua. 

Aste honetan bigarrenez egin dute protesta Espainiako gobernuan agintzen duen PSOE alderdia presionatzeko, asteazkenean PSE-EEk Donostian duen egoitzaren aurrean elkartu baitziren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide