Zumaiaguka.eus-ek aurten ere prest du arraun denboraldiko porra. Herriko bi talde ibiliko dira lehian, Euskotren eta KAE1 ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran.
Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!
Porra egiteko azken eguna: uztailaren 14an, eguerdian, 12:00etan.