Kantabrian, Astilleron (Espainia) abiatu dira gaur eguerdian KAE1, KAE2 eta ETE ligak, eta Telmo Deuneko gizonezkoek estropada bikaina jokatu dute estreinako norgehiagokan. Erlojuaren aurka aritu dira traineruak, eta oso berdinduta gelditu dira Arkote, Zarautz eta Zumaia, hiru segundoren aldea bakarrik egon delako hiruren artean. Zumaiarrentzat izan da bigarren postua, ordea, 20:22:82 denbora eginda; Arkote izan da hirugarren 20:25:00 denborarekin, eta Zarautz laugarren, 20:25:97 denborarekin. Bandera Santurtzik lortu du, besteei alde handixeagoa aterata, 20:13:46 denbora egin baitu horrek.
Gaurko emaitza berdintzera edo hobetzera aterako dira zumaiarrak bihar uretara etxetik gertuago, Pasaian (Gipuzkoa) jokatuko den II. Adinberri Bandera-40. Pasaiako Ikurrinan. 12:35ean hasiko da lehia, eta estropada linean izango da, lau kaletara, sei luzerekin.