Pasaian (Gipuzkoa) jokatu dituzte gaur eguerdian ETE eta KAE1 ligetako bigarren jardunaldiak. Gizonezkoetan hiru txandatan aritu dira sei luze eta bost ziaboga egiten, eta Telmo Deun ohorezko txandan izan da, atzo estropada ona jokatu ondoren.
Arkote, Zarautz eta Santurtzirekin aritu da, eta sekulako borroka egon da bai horien artean, bai aurreko txandetakoekin ere, San Pedrok eta Lapurdik denbora oso onak egin baitituzte. Hala, bere txandan hirugarren izan den arren, sailkapenean bosgarren gelditu da Zumaia.
Estropada Santurtzik irabazi du gaur ere, eta bigarren eta laugarren postuetan ohorezko txandatik kanpoko bi talde gelditu dira: Lapurdik egin du bigarren denbora onena, eta San Pedrok, laugarrena. Hirugarren postua Arkoterentzat izan da, eta seigarrena, Zarautzentzat.
Zumaiak ondo hasi du estropada, beste taldeei eutsiz, eta azkenera arte borrokatu du, batez ere Zarautzekin. Tarte batzuetan haren atzetik ibili da, baina azkenean hari aurre hartzea lortu du. Hiru segundogatik erori da ohorezko txandatik.
Hona gaurko estropadako sailkapena eta denborak: