Zumaiaguka.eus-ek aurten ere martxan du arraun denboraldiko porra. Telmo Deuneko bi ontzi dabiltza lehian, Euskotren eta KAE1 ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran.
Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Porra egiteko epea bihar, astelehena,12:00etan amaituko da.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!