Saregileen argazki erraldoia jarri dute tren geltokian

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 30a

Zumaiako emakumezko arraunlarien argazki erraldoia tren geltokiko pasabidean. (Juan Luis Romatet)

Euskotren liga lehiatzen ari da Telmo Deun arraun elkarteko emakumezkoen trainerua. Haiek dira Euskotrenek Zumaiako tren geltokian jarri duen argazki erraldoieko protagonistak.

Euskotren enpresa publikoak babesten du emakumezkoen lehen mailako traineru liga. Justu haren izena darama ligak, eta hango parte hartzaile den Zumaiako Saregileak traineruari keinua eginez, haien argazki erraldoi bat jarri du azken egunotan tren geltokira eramaten duen pasabidean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide