Kontxako bandera gainean da. Datozen bi igandetan Donostian lehiatzeko sailkatze estropadak jokatuko dituzte gaur eta bihar: gaur emakumezkoen txanda izango da eta gizonena bihar. Bi arraunketa saioak ere 18:00etan hasiko dira.
Gaur eguerdian egin dute Donostiako udaletxean gaurko saiorako irteera postuen zozketa. Haren arabera, Zumaiako saregileak hamalaugarren postuan aterako dira. Bere aurretik arituko da San Juan eta atzetik Tiran galiziarra. A multzoan arituko dira, baita ere, Orio hamaseigarren postuan, eta Zarautz hamazazpigarrenean.
21 traineru arituko dira zazpi posturen bila, Arraun Lagunak ontzia, donostiarra izanik, dagoeneko sailkatuta dagoelako.