Duela hamar egun inauguratu zuten Komentua Kulturgunea, eta, alde zaharraren erdian dagoen eraikin historiko horretan egindako lanak ezagutzera emateko, bi bisita gidatu egin zituzten pasa den asteburuan, larunbatean eta igandean. Bietarako lekuak berehala ahitu ziren, eta etorkizun hurbil batean bisiten beste txanda bat antolatuko zuela iragarri zuen Udaleko Kultura Sailak.
Komentua ezagutzeko bisita horiek urrian eta azaroan egingo dituzte, hileko hiruna hitzordurekin. Urrian, hiru ostiraletan egingo dituzte: hilaren 10ean, 17an eta 31n, hirurak ere 17:30etik 18:30era bitartean. Azaroan, aldiz, hilaren 2an, igandea, 11:00etatik 12:00etara egingo dute (saio hori gazteleraz izango da); hilaren 8an, larunbata, 17:30etik 18:30era; eta azaroaren 9an, 11:00etatik 12:00etara.
Talde mugatuak izango dira, eta bisitan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute Alondegia kultur etxean, 09:30etik 14:00etara bitartean. Telefonoz ere izena emateko aukera izango da, 943-86 10 56 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita. Izen-ematea doan da.