Poesia irakurketa egingo du Sara Uribe-Etxeberriak, bihar liburutegiko ganbaran

Juan Luis Romatet

Sara Uribe-Etxeberria. (Arnaitz Rubio Aprea)

Donostia Kultura VIII. Poesia Saria irabazi du aurten poeta zumaiarrak Kuntzak eta kerak poema bildumarekin. Saioa 19:00etan izango da, udal liburutegiko ganbaran.

Ekitaldi berezia izango da bihar, irakurketa sustatzea helburu duen Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira egitasmoaren barruan. 19:00etan hasita, poesia irakurketa egingo du Sara Uribe-Etxeberria Atxurra herritarrak Alondegian, udal liburutegiko ganbaran. Kuntzak eta kerak izeneko liburuko poema sorta irakurriko du poeta zumaiarrak biharko ekitaldian. 

Uribe-Etxeberriak Donostia Kultura VIII. Poesia Saria irabazi du aurten, justu, izen bereko poema bildumarekin, eta liburu forman argitaratu zuten pasa den ekainean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide