Iaz ekoitzi eta aurten urte berriarekin batera estreinatu den La asistenta pelikula ikusgai izango da gaurtik astelehenera artean Aita Mariko zine aretoan, egunero, 19:30ean. Winchestertarren luxuzko etxean neskame lanetan aritzen den gazte bat da filmeko protagonista: familiaren bizitzan barneratuko da, eta pixkanaka, bere segurtasuna arriskuan jarriko duten sekretu ilunak aurkituko ditu. Freida McFaddenen nobelaren egokitzapena da.
Sarrerak online eros daitezke, sarrerakzumaia.eus atarian, eta emanaldia hasi aurretik ere bai, zinema aretoko leihatilan.