Astinduk bi saio eskainiko ditu zapatuan 80ko hamarkada oinarri hartuta. Dantza, antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldia da, dantza taldeko kideek iragarri dutenez, eta herritarrek ere emanaldian parte hartzea gustatuko litzaieke. Bideo hau zabaldu dute, ikusleek koreografia aurrez ikasi, eta emanaldian haiekin batera dantzatzeko aukera izan dezaten.
18:00etako saiorako sarrerak, agortuta
Aitzuri pilotalekuan eskainiko du emanaldia Zumaiako dantza taldeak. Bi saio izango dira: 18:00etako emanaldirako sarrerak dagoeneko agortu dira; 20:00etakoak salgai dira oraindik, helbide honetan eta Turismo Bulegoan.