Albistegia

Itzurunbideko igogailua, martxan

Gorka Eizagirre | Maria Maya Manterola

Argi Yeregi Hirigintza zinegotziak azaldu du 122 etxebizitzetako bizilagunen irisgarritasuna erraztuko duela igogailuak. Pakita Mendiola bizilagunak aitortu du "gogotsu" zirela igogailua martxan jartzeko. Atzo estreinatu zuen. 

Erabilgarri da jada Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotzen dituen igogailua. Atzo goizean jarri zuten martxan, eta Iñaki Ostolaza alkateak eta Argi Yeregi Hirigintza zinegotziak bizilagunekin batera estreinatu zuten igogailua. Inguruan egiten ari diren birmoldaketa batzuk amaitzearen faltan, igogailua martxan da jada. 

Gukari emandako adierazpenetan, Yeregik azaldu zuen 122 etxebizitzari irisgarritasuna ematen diela igogailuak. Pakita Mendiola bizilagunaren hitzetan, "gogotsu" ziren irekierarako.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide