Inauteriak 2026

Familia eta lagunartean, dozenaka mozorro kalean

Mireia Galarza Bastida eta Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 15a

Irudimenez eta ilusioz egin zioten zumaiarrek aurre eguraldi zakarrari, eta adin guztietako herritarrek hartu zituzten kaleak atzo arratsaldean.

Eguraldia ez zen atzo nahi bezalakoa izan Zumaian. Izan ere, euria goian eta behean egin zuen egunean zehar, nahiz eta aterruneak izan ziren. Irudimenez eta ilusioz egin zioten zumaiarrek aurre eguraldi zakarrari, eta adin guztietako herritarrek hartu zituzten kaleak atzo arratsaldean.

Gaztetxoenek, adibidez, Komentuko kaperan egin inauterietako mozorroen festa, eta ume asko izan ziren bertan dantzan. Beste batzuk,  berriz, adorez irten ziren kalera, azken hilabeteotan prestatutako proposamenak erakustera. Besteak beste, kalean ibili ziren lorategi bateko loreak, Karibeko piratak, xake taulako piezak edota danbor talde bat. 
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide