Albistegia

Haritz Felix Azurmendik irabazi du 18. Zumaia Saria

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 28a

114 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, esprintean amaitu da lasterketa. Lezamarra izan da bizkorrena Axular ibiltokiko helmugan. Maite Urteaga zumaiarra izan da proba osatu duen emakumezko bakarra.

Esprintean erabaki da 18. Zumaia Saria. Tropel nagusia elkarrekin iritsi da Axular ibiltokira, eta Haritz Felix Azurmendi (Eiser- Hirumet Team) lezamarra izan da helmugako lerroa zeharkatzen bizkorrena, 02:29:15eko denborarekin. Bigarren postua Diego Ruiz de Arkauterentzat (Smartlog Nest) izan da eta hirugarren postua, berriz, Iñaki Lopezentzat (Equipo Finisher/Kern Pharma).

23 nahiz 30 urtez azpikoen mailan, Hego Euskal Herriko errepideko denboraldiari hasiera eman diote gaur Zumaian, eta, horrez gai, Euskaldun Trofeorako proba puntuagarria izan da. Guztira, 156 txirrindularik osatu dute 114 kilometroko ibilbidea, eta aipatzekoa da Maite Urteaga zumaiarra (Eulen-Amenabar) izan dela lasterketa burutu duen emakumezko bakarra; esprinteko tropelean iritsi da helmugara.

Mendiko saria Ismael Castañok (Torres-Sobato) lortu du eta zehar helmugetako saria, berriz, Unai Zuritak (Eulen-Amenabar). Talde onenaren saria Eiser- Hirumet Team-entzat izan da.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide