Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Zumaiako plazak eta kaleak zapalkuntza sistemen kontrako eta emakume langileen askatasunaren aldeko aldarriekin betetzeko deia egin dute herriko eragileek.
Beste mundu bat feminismotik leloarekin deitu dute mobilizazioa igandean herriko hainbat eragile feministak, besteak beste, Zumaiako Mugimendu Feministak, Emakumeon Etxeak eta Enor asanblada transfeministak. Itaia antolakundeak, berriz, Zarautzen antolatu duten manifestazioan parte hartzera deitu ditu zumaiarrak. 12:00etan hasiko dute mobilizazioa, Lege Zaharraren Enparantzan.
Hala ere, Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldiak hasi dira jadanik, eta gaurtik igandera bitarteko egitaraua osatu dute feministek. Itaiak, bestalde, larunbatean egingo ditu Zumaian antolatu dituen jarduerak.
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Gaur, osteguna
- 18:30. Emanaldi musiko-literarioa: Kaixo Karis. Danele Sarriugarte eta Miren Narbaiza.
Bihar, ostirala
- 21:00. Bollobertsosaioa, Torreberri gaztetxean.
Martxoak 7, larunbata
11.00. Autodefentsa tailerra, Etxape Zentro Sozialistan.
Ondoren, tertulia M8ko borroka egunaren inguruan.
18:00. Antzerki saioa, Merkatu plazako 1. solairuan. Zer egingo duzu orain? izeneko lana aurkeztuko du Antzerki kolektiboak.
Martxoak 8, igandea
- 10:00. Zumaiako Mugimendu Feministako taldeen arteko solasaldia, Oxforden.
- 12:30. Manifestazioa, Beheko Plazatik hasita. Beste mundu bat feminismotik lelo hartuta.