Inauteriak 2026

Eman dituzte inauterietako mozorro lehiaketako sariak

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 4a

Mozorro lehiaketako irabazleak. (Zumaiako Udala)

Gertu merkatarien elkarteak emandako erosketa bonoak jaso zituzten inauterietako mozorro lehiaketako irabazleek. 

Urte batzuetatik hona argazki txokoa egin da Alondegian, inauterietako egitarauaren barruan. Han ateratako argazkiak Zumaia Gukara igo izan dira, eta azken urteotan webgunean boto gehien jaso dituztenek eraman dituzte inauterietako mozorro onenen sariak.

Aurtengo jaietan, Ayuso eta Pradalesek jaso dute banaka edo binakako mozorro onenaren saria, eta Legok taldekakoa. Mozorroen atzean ezkutatutako herritarrek atzo jaso zituzten sariak, Gertu markatarien eta ostalarien elkarteak emandako erosketa bonoak, hain zuzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide