Saio bereziak

Santelmoetako danborrada eta banderaren igoera, bideoan

Usua Garin 2026ko apirilaren 13a

Gauerdia iristearekin bat, Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiak igo du bandera San Telmo egunari ongi etorria emateko, eta beste behin, momentu hunkigarria izan da zumaiarrentzat. Saizabal pozik agertu da Guka telebistaren aurrean. 

Eguraldi txarrak ez zuen festarik zapuztu atzo gauean Zumaian. Euria goian behean ari bazuen ere, ehunka herritar atera ziren kalera santelmoetako danborradaz eta banderaren igoeraz gozatzera. Ohiko moduan, Sagarbidetik atera ziren danborjoleak, eta San Telmo kalera arteko bidea egin zuten, han geldialdi berezia egiteko. Aurtengoan tarte luzexeagoa hartu zuten, zaparrada geratu arte itxaron zutelako. Handik Kofradiara jarraitu zuten, gaueko unerik hunkigarrienak bizitzeko. Gauerdian, izan ere, Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiak bandera altxatu zuen Kofradiako balkoian, eta San Telmo martxa entzun ondoren, festa lehertu zen. 

Hona hemen atzo gaueko protagonista nagusiaren adierazpenak. 

Argazki bilduma eta gaurko egitaraua esteka honetan ikus daitezke. 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide